Ezagutu bizitzaren iraunkortasunari buruzko ikasketa-esperientziak enpresetan  
  30-06-2015  
Ezagutu bizitzaren iraunkortasunari buruzko ikasketa-esperientziak enpresetan

Nire ustez oso garrantzitsua den gai bat da, pertsonak enpresa osatzen dutelako. Pertsonak enpresan lan egiteaz gain, baditugu beste funtzioa batzuk, baditugu beste rol batzuk: batzuk gurasoak dira, beste batzuk kirolariak...Nire iritziz, kontuan hartu beharreko giltzarrietako bat da eta, ezinbestean, saiatu behar dugu guzti hau modu integratu batean aurkezten. Emaitza hobeago bat lortzen lagunduko duelako eta danok modu integratuago batean lan egiten ahalbidetuko duelako. 

 

Bizitzaren iraunkortasunaren inguruko ikaskuntza hobetzeko proiektu esperimentala izan da, eta ahalbidetu du Gipuzkoako hainbat pertsonek bizitzea esperientzia berritzaile bat. Esperientzia berritzailea ez soilik metodologiari begira,baita edukiari eta materialei ere. Material guztiak bizitzaren iraunkortasunari loturik egon dira, eta egunez egun guztioi eragiten digun kontua da hori.

"Aldaketa prozesu honetan garrantzitsua da jakitea zer egin daitekeen, zer den iraunkorra eta zer eredu dauden agortuta. Berdintasuna, pertsonengan zentraturiko ekonomia produktiboa, familia eredu berriak eta abar behetik gora landu behar dira, aldaketa erreala izan dadin. Ildo horretan, garrantzitsua da hastea enpresatik eta lanpostutik” Laboral Pasaia enpresako partaidea.

Pertsona hauek bizi dugun errealitatea beste ikuspegi batetik begiratu ahal izan dute, norberaren egoera kontuan hartuz, euren hausnarketak eta behaketak partekatu dituzte inguruko pertsonekin, esparru laboralean, etxean eta gizartean.  

“Esperientzia oso interesgarria izan da. Enpresa industriala izanik, lanaren zentzuaz eta enpresaren existentziaz ari gara hitz egiten. Zertarako egiten dugu lan?; enpresako kideek zer balio ekartzen diogu enpresari?; eta ingurunea zer?” Obe Hettich enpresako partaidea. 

Jarraian aurkezten dizkizugu ikasketa esperientziak eta bertan ikus dezakezue enpresetan ematen den esparru aniztasuna eta ikasketa ereduen ugaritasuna. Adin, profil  eta funtzio ezberdinak betetzen dituzte bi pertsonen esperientzia ikus dezakezu bertan. Esperientzia anitzak izan arren, emaitza bera dute: bizitzaren iraunkortasunaren ikasketa balioan jartzea.

 

  • Miren Sukiari egindako elkarrizketa irakurri (Laboral Pasaia):

Zer motatako enpresa da Laboral Pasaia?

MS: Laboral Pasaia, lau kidez osatutako enpresa txikia da. Hirugarren sektorean lan egiten dugu, lanerako erropa eta babesgaiak merkaturatzen. Gure bezeroak, euskal erkideko autonomoak eta enpresak dira gehienbat.

Duela gutxi online denda ireki degu, merkatu berrietara iristeko.

Zergatik uste al duzu garrantzizkoa dela bizitza-jasangarritasunaren gaia lantzea enpresatan?

MS: Gure ustez ez da bereiztu behar lana eta aisealdia, koherientziaz biak izan behar dute jasangarri. Enpresa bakoitzak ikusi behar ditu langileen beharrak zein diren, kontziliatzeko, zaborra nola kudeatzen den, hornitzaileak nola aukeratzen diren, finantziazioa, gastuak nola kontrolatu etab jasangarri izateko. Garrantzitsua da enpresa osatzen duten pertsonek eta xede taldeek, jakinaren gainean egotea.

Ikasketa prozesuaren zein alderdi positibok azpimarratuko zenituzke?

MS: Gehienbat kontzientzia hartzea. Guri tokatzen zaizkigun kasuetan badakigu nola jokatu edo nola hobetu. Baina guri tokatzen zaizkigunaz gain, badaude kasu gehiago, nahiz eta guretzan ikustezinak izan, hor daude eta kontutan hartu behar dira denak.

Ondorengo adierazpenaren inguruan gogoeta egin eta partekatu gurekin: “Enpresan bizitza-jasangarritasunaren inguruko ikasketa indibidual eta kolektiboaren kultura sustatzeko ezinbesteko da Zuzendaritzaren konpromezu tinkoa”.

MS: Bai, gure kasuan, badago konpromezu hori. Beste kasu batzuetan gerta daiteke, informazio faltagatik edo ez direlako gehiegi arduratu, ez egotea kompromezu bat, baino behar den bezela azalduta, agian kontzientzia hartu eta ez litzateke oso zaila aldaketa bat.

 

 

 

 


Metodologiari bere osotasunean aplikatzen zaizkion hainbat oinarrizko printzipio proposatzen dira. Aipatu printzipio horiek prozesuan, egiteko moduan eta enpresak ezarriko dituen neurrien garapenean eragina eduki behar dute. Garrantzitsua da printzipio horiek partekatzea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek behar bezala ulertzea.


  • Pertsonei eta horien eskubideetara eta betebeharretara zuzenduta: metodologian zehar garatuko diren ekintza eta hartuko diren erabaki guztiek pertsonen itxaropenak betetzea izan behar dute helburu, bizitzaren zaintzaren eta jasangarritasunaren arloetan. Pertsona horien inplikazio aktiboa funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar.


  • Erabilgarritasuna: metodologia ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoek eta baliabideek presente egon behar dute, egoera eta kopuru egokian eta nahikoan (tresnak, informazioa, prestakuntza, komunikazio-bideak, eta abar).


  • Erabilerraztasuna: prozesuan diseinatutako jarduera eta material guztiak, tresnak, jarraipen-txostenak, definitutako neurriak, komunikazioak eta abar, horien eraginpean egongo diren pertsona guztien eskura egongo dira, inolako diskriminaziorik gabe, eta, premien arabera, zentzu fisikoan (minusbaliotasuna duten pertsonak), geografikoan nahiz kulturalean (hizkuntza) sartzea bermatuko duten ekintza positiboak gehitu beharko dira.


  • Onargarritasuna: metodologiaren ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiek enpresa osatzen duten pertsonen eta metodologiaren eraginpean egongo diren pertsonen profilera egokitu beharko dute eraginkorki, eta pertsonen balioei erantzutea bermatuko da, bereziki genero- nahiz kultura-aniztasuna kontuan hartuta, esate baterako, mintzairaren erabileran edo elkarrizketa eta komunikaziorako bideei dagokienez.


  • Moldagarritasuna: ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiak malguak izango dira, metodologiaren aplikazioak aurrera egin ahala, testuinguruei erantzuteko.


  • Parte-hartzea eta inklusioa: pertsona guztiek, inolako diskriminaziorik gabe, hartuko dute parte aktiboki, libre eta probetxuz; pertsona horiek guztiek prozesuarekin bat egitea bultzatuko dugu, eta proiektuarekiko dituzten itxaropenak egokituko ditugu.


  • Komunikazioa eta elkarrizketa:: parte-hartzeak zentzua edukiko badu, informazioak une egokian eta hizkuntza eta formatu ulergarrian egon beharko du, kontuan hartuta genero, erlijio nahiz kultura-aniztasuna.


  • Gardentasuna: gardenak izan behar dugu erabakiak hartzeko prozeduran, informazioa eta jasotako datuak erabiltzeko moduan (nork, zertarako eta nola), kanpora ateratako komunikazioetan eta landutako ekintzetan.


  • Etengabeko hobekuntza eta berritzeko aukerak: metodologia aplikatzerakoan eta enpresak zehatuko dituen neurriak formulatzen eta garatzen lortutako emaitzak eta abiarazitako prozesuak ebaluatu beharko dira. Hori baliagarria izango da trabak eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, eta bizitzaren jasangarritasuneranzko ibilbidean gidatuko du enpresa.


  • Jasangarritasuna: prozesu osoan egiteko moduak inplikaturik dauden pertsonen kultura-balioekin eta balio etikoekin bateragarriak direla monitoreatu eta analizatu beharko dira, pertsona horiek onartzeko modukoak izan daitezen.


  • Materialtasuna: arreta jarri behar dugu gai garrantzitsu guztietan enpresak pertsonen eta horien ingurukoen bizitzaren jasangarritasunean eragina (zuzenekoa edo zeharkako) izan dezakeenean; eta alderantziz.