Gipuzkoako enpresek bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikaste-planak lantzeko gakoak eta gomendioak identifikatu ditugu  
  30-06-2015  
Gipuzkoako enpresek bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikaste-planak lantzeko gakoak eta gomendioak identifikatu ditugu

Ikasprozesuan 20 lagunek bizitako esperientziak baliagarriak izango dira lurraldeko beste enpresa batzuk inspiratzeko, eta ekimen eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.

 

“Bizitzaren jasangarritasunaren inguruko ezagutzak eta ikasprozesuak, enpresa jasangarria izanen bada, zeharkako eta enpresaren apustu estrategikoa izan behar dute”. Horixe da “Enpresaren arloan, bizitzaren jasangarritasunaren inguruan banakako eta taldekako ikaste-prozesuaren balorizazioa” izeneko proiektuaren emitza gisa jasotzen den gakoetako bat. Aipatu proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du.

Koordinazioa lankidetzan garatu dute Farapi-k eta The Rights Factory-k. Ekimenak zazpi hilabeteko iraupena izan du, eta asmoa zuen enpresetan ikasteko modu berriak bilatzea, horretarako baliatuz hausnarketa-prozesu pertsonalak eta informalak, eta elkarrizketa kolaboratiboak.

Proiektuan hainbat profiletako 20 lagunek hartu dute parte beren borondatez, honako enpresa hauetakoak: Obe Hettich (Aizarnazabal), Larrialdiak (Lezo), eta Laboral Pasaia (Pasaia). Beste hainbat lagunek maila pertsonalean hartu dute parte, neurrira diseinatutako ikasketa-planen bitartez; horien iraupena 2 eta 4 aste bitartekoa izan da.

Gipuzkoako enpresak inspiratu eta lankidetza sustatu sektore publikoaren eta pribatuaren artean.

Esperientzia horiei esker, proiektuak aukera eman du bizitako ikasprozesuan zehar jarduera onak eta ikasitako ikasgaiak identifikatzeko. Elkarrekin “Enpresan bizitzaren jasangarritasunaren inguruan banakako eta taldekako ikaste-prozesu bat lantzeko gakoak” izeneko gako-sorta bat diseinatu dugu, udalerrian gai honen inguruan ikasprozesuak landu nahi dituzten beste enpresentzako baliagarriak izango diren gakoak, hain zuzen ere. Horrela, beste hainbat gai garrantzitsuren artean, beharrezkotzat jotzen da "Langileen eta horien ondokoen bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikaste- eta ezagutza-premiak identifikatzea, motibazioa sustatze aldera", edo ikasprozesu horiek "adostuak izatea (metodo formalak, informalak eta ez-formalak) eta enpresan pertsona bakoitzaren lan egiteko modura eta ohikoak dituen tresnetara egokituak izatea, eraginkortasuna bermatze aldera".

Bestalde, enpresetan bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikastea sustatzeko, lurraldeko herri-erakundeek eta beste hainbat erakundek bete dezaketen lan garrantzitsuaz jabeturik, eragile horiek har litzaketen neurriei buruzko gomendio-zerrenda bat ere landu dugu. Ildo horretan, gure iritziz herri-administrazioek "Bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikasprozesuak bultzatzera enpresak animatuko dituzten politikak eta pizgarriak gara litezke (esate baterako, kontratu publikoetara, subentzio-programetara, finantzaketara eta/edo desgrabazio fiskalera aurkezterakoan balorazio-irizpide gisa hartuta)", edo "Bizitzaren jasangarritasunaren kontzeptuak hezkuntza arautuan sar litezke, etapa goiztiarretatik, eta hezitzaileak, gurasoak, tutoreak, besteak beste, gaitu". Gizarte zibileko erakundeek hainbat neurri landu litzakete: besteak beste, "Enpresekin bizitzaren jasangarritasunaren inguruko ezagutzak eta ikasketak partekatu (esate baterako, bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden taldeen, ingurumenaren... inguruko gizarte-erronkak)", eta "Enpresan bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikasteko ikerkuntza eta tresnak garatu".

 

 


Metodologiari bere osotasunean aplikatzen zaizkion hainbat oinarrizko printzipio proposatzen dira. Aipatu printzipio horiek prozesuan, egiteko moduan eta enpresak ezarriko dituen neurrien garapenean eragina eduki behar dute. Garrantzitsua da printzipio horiek partekatzea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek behar bezala ulertzea.


  • Pertsonei eta horien eskubideetara eta betebeharretara zuzenduta: metodologian zehar garatuko diren ekintza eta hartuko diren erabaki guztiek pertsonen itxaropenak betetzea izan behar dute helburu, bizitzaren zaintzaren eta jasangarritasunaren arloetan. Pertsona horien inplikazio aktiboa funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar.


  • Erabilgarritasuna: metodologia ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoek eta baliabideek presente egon behar dute, egoera eta kopuru egokian eta nahikoan (tresnak, informazioa, prestakuntza, komunikazio-bideak, eta abar).


  • Erabilerraztasuna: prozesuan diseinatutako jarduera eta material guztiak, tresnak, jarraipen-txostenak, definitutako neurriak, komunikazioak eta abar, horien eraginpean egongo diren pertsona guztien eskura egongo dira, inolako diskriminaziorik gabe, eta, premien arabera, zentzu fisikoan (minusbaliotasuna duten pertsonak), geografikoan nahiz kulturalean (hizkuntza) sartzea bermatuko duten ekintza positiboak gehitu beharko dira.


  • Onargarritasuna: metodologiaren ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiek enpresa osatzen duten pertsonen eta metodologiaren eraginpean egongo diren pertsonen profilera egokitu beharko dute eraginkorki, eta pertsonen balioei erantzutea bermatuko da, bereziki genero- nahiz kultura-aniztasuna kontuan hartuta, esate baterako, mintzairaren erabileran edo elkarrizketa eta komunikaziorako bideei dagokienez.


  • Moldagarritasuna: ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiak malguak izango dira, metodologiaren aplikazioak aurrera egin ahala, testuinguruei erantzuteko.


  • Parte-hartzea eta inklusioa: pertsona guztiek, inolako diskriminaziorik gabe, hartuko dute parte aktiboki, libre eta probetxuz; pertsona horiek guztiek prozesuarekin bat egitea bultzatuko dugu, eta proiektuarekiko dituzten itxaropenak egokituko ditugu.


  • Komunikazioa eta elkarrizketa:: parte-hartzeak zentzua edukiko badu, informazioak une egokian eta hizkuntza eta formatu ulergarrian egon beharko du, kontuan hartuta genero, erlijio nahiz kultura-aniztasuna.


  • Gardentasuna: gardenak izan behar dugu erabakiak hartzeko prozeduran, informazioa eta jasotako datuak erabiltzeko moduan (nork, zertarako eta nola), kanpora ateratako komunikazioetan eta landutako ekintzetan.


  • Etengabeko hobekuntza eta berritzeko aukerak: metodologia aplikatzerakoan eta enpresak zehatuko dituen neurriak formulatzen eta garatzen lortutako emaitzak eta abiarazitako prozesuak ebaluatu beharko dira. Hori baliagarria izango da trabak eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, eta bizitzaren jasangarritasuneranzko ibilbidean gidatuko du enpresa.


  • Jasangarritasuna: prozesu osoan egiteko moduak inplikaturik dauden pertsonen kultura-balioekin eta balio etikoekin bateragarriak direla monitoreatu eta analizatu beharko dira, pertsona horiek onartzeko modukoak izan daitezen.


  • Materialtasuna: arreta jarri behar dugu gai garrantzitsu guztietan enpresak pertsonen eta horien ingurukoen bizitzaren jasangarritasunean eragina (zuzenekoa edo zeharkako) izan dezakeenean; eta alderantziz.