GIZAIN gizarte arloko proiektu berritzailea da, lurraldean giza garapen jasangarri baterako soluzioak bilatzen dituen proiektua; horretan, enpresek eta langileek parte-hartze aktiboa dute.

Martxan dauden proiektuak ezagutu nahi ditut
 

 

 
     

 

 

 

AZKEN BERRIAK

________________________________________________________________________________

 

 

  Ezagutu bizitzaren iraunkortasunari buruzko ikasketa-esperientziak enpresetan  
  30-06-2015  

Ezagutu bizitzaren iraunkortasunari buruzko ikasketa-esperientziak enpresetan

Nire ustez oso garrantzitsua den gai bat da, pertsonak enpresa osatzen dutelako. Pertsonak enpresan lan egiteaz gain, baditugu beste funtzioa batzuk, baditugu beste rol batzuk: batzuk gurasoak dira, beste batzuk kirolariak...Nire iritziz, kontuan hartu beharreko giltzarrietako bat da eta, ezinbestean, saiatu behar dugu guzti hau modu integratu batean aurkezten. Emaitza hobeago bat lortzen lagunduko duelako eta danok modu integratuago batean lan egiten ahalbidetuko duelako.

 
     
    ..............................................................................................................................  
  Gipuzkoako enpresek bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikaste-planak lantzeko gakoak eta gomendioak identifikatu ditugu  
  30-06-2015  

Gipuzkoako enpresek bizitzaren jasangarritasunaren inguruan ikaste-planak lantzeko gakoak eta gomendioak identifikatu ditugu

Ikasprozesuan 20 lagunek bizitako esperientziak baliagarriak izango dira lurraldeko beste enpresa batzuk inspiratzeko, eta ekimen eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.

 

“Bizitzaren jasangarritasunaren inguruko ezagutzak eta ikasprozesuak, enpresa jasangarria izanen bada, zeharkako eta enpresaren apustu estrategikoa izan behar dute”. Horixe da “Enpresaren arloan, bizitzaren jasangarritasunaren inguruan banakako eta t...

 
     
    ..............................................................................................................................  

 

 


Metodologiari bere osotasunean aplikatzen zaizkion hainbat oinarrizko printzipio proposatzen dira. Aipatu printzipio horiek prozesuan, egiteko moduan eta enpresak ezarriko dituen neurrien garapenean eragina eduki behar dute. Garrantzitsua da printzipio horiek partekatzea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek behar bezala ulertzea.


  • Pertsonei eta horien eskubideetara eta betebeharretara zuzenduta: metodologian zehar garatuko diren ekintza eta hartuko diren erabaki guztiek pertsonen itxaropenak betetzea izan behar dute helburu, bizitzaren zaintzaren eta jasangarritasunaren arloetan. Pertsona horien inplikazio aktiboa funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar.


  • Erabilgarritasuna: metodologia ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoek eta baliabideek presente egon behar dute, egoera eta kopuru egokian eta nahikoan (tresnak, informazioa, prestakuntza, komunikazio-bideak, eta abar).


  • Erabilerraztasuna: prozesuan diseinatutako jarduera eta material guztiak, tresnak, jarraipen-txostenak, definitutako neurriak, komunikazioak eta abar, horien eraginpean egongo diren pertsona guztien eskura egongo dira, inolako diskriminaziorik gabe, eta, premien arabera, zentzu fisikoan (minusbaliotasuna duten pertsonak), geografikoan nahiz kulturalean (hizkuntza) sartzea bermatuko duten ekintza positiboak gehitu beharko dira.


  • Onargarritasuna: metodologiaren ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiek enpresa osatzen duten pertsonen eta metodologiaren eraginpean egongo diren pertsonen profilera egokitu beharko dute eraginkorki, eta pertsonen balioei erantzutea bermatuko da, bereziki genero- nahiz kultura-aniztasuna kontuan hartuta, esate baterako, mintzairaren erabileran edo elkarrizketa eta komunikaziorako bideei dagokienez.


  • Moldagarritasuna: ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiak malguak izango dira, metodologiaren aplikazioak aurrera egin ahala, testuinguruei erantzuteko.


  • Parte-hartzea eta inklusioa: pertsona guztiek, inolako diskriminaziorik gabe, hartuko dute parte aktiboki, libre eta probetxuz; pertsona horiek guztiek prozesuarekin bat egitea bultzatuko dugu, eta proiektuarekiko dituzten itxaropenak egokituko ditugu.


  • Komunikazioa eta elkarrizketa:: parte-hartzeak zentzua edukiko badu, informazioak une egokian eta hizkuntza eta formatu ulergarrian egon beharko du, kontuan hartuta genero, erlijio nahiz kultura-aniztasuna.


  • Gardentasuna: gardenak izan behar dugu erabakiak hartzeko prozeduran, informazioa eta jasotako datuak erabiltzeko moduan (nork, zertarako eta nola), kanpora ateratako komunikazioetan eta landutako ekintzetan.


  • Etengabeko hobekuntza eta berritzeko aukerak: metodologia aplikatzerakoan eta enpresak zehatuko dituen neurriak formulatzen eta garatzen lortutako emaitzak eta abiarazitako prozesuak ebaluatu beharko dira. Hori baliagarria izango da trabak eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, eta bizitzaren jasangarritasuneranzko ibilbidean gidatuko du enpresa.


  • Jasangarritasuna: prozesu osoan egiteko moduak inplikaturik dauden pertsonen kultura-balioekin eta balio etikoekin bateragarriak direla monitoreatu eta analizatu beharko dira, pertsona horiek onartzeko modukoak izan daitezen.


  • Materialtasuna: arreta jarri behar dugu gai garrantzitsu guztietan enpresak pertsonen eta horien ingurukoen bizitzaren jasangarritasunean eragina (zuzenekoa edo zeharkako) izan dezakeenean; eta alderantziz.