Foto 1 Foto 1 Foto 1 Foto 1 Foto 1
 

HERNANIKIDETU gizarte arloko programa berritzailea da, enpresaren, pertsonen eta erkidegoaren arteko harreman eredu berria garatzen duena.

Horretan, enpresak lurraldean gizarte arloan sortzen diren erronkei eta aukerei soluzioa bilatzen dien erakunde eragilea da, eta eginkizun hori interes taldeekin batera burutzen du: tokiko elkarteekin, erakunde publikoekin eta langileekin, besteak beste.

Gizarte erantzukidetasunerako proiektu horren azken emaitza gisa, hainbat jarduera gidalerro sortuko dira: proiektuan parte hartuko duten eragileen arteko erantzukidetasunerako agendak, gizarte kohesioan eta Hernani herriaren garapenean positiboki laguntzeko.

 
 

 

 

AZKEN BERIAK

________________________________________________________________________________

 

  Aurkeztu dira Agenda Erantzunkideak eta Hernanikideturen prozesua  
  16-06-2015  

Aurkeztu dira Agenda Erantzunkideak eta Hernanikideturen prozesua

HERNANIKIDETU proiektuak harremanetan jarri ditu enpresa, elkarte eta erakundeak Hernaniko erronka sozialei erantzun kolektiboak emateko

 

Gaur, ekainak 16, Hernanikideturen prozesua eta Agenda Erantzunkideak aurkeztu dira. Proiektuak gizarte-eremuan berrikuntza bultzatu du, eta koordinatu dute Farapi Aholkularitzak eta The Rights Factoryk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Beterri Garape...

 
     
    ..............................................................................................................................  
  'Hernanikidetu' proiektuaren aurkezpen publikoa  
  05-06-2015  

'Hernanikidetu' proiektuaren aurkezpen publikoa

Enpresek zer egin dezakegu herri-kohesioa eta herri-garapenaren alde? Nola saretu pertsona, enpresa eta komunitatearen arteko harremanak?

HERNANIKIDETU proiektuak elkarlanean jarri ditu enpresa, elkarte zein erakundeak herriko erronka sozialei erantzun kolektiboak emateko.  Ezagutu ezazu esperientzia.

LEKUA: Gabriel Zelaia Eraikina. Florida auzoa, 28.  Hernani.
DATA: Ekainak 16, 17:00tan.

Gizarte erantzunkidetasunare...

 
     
    ..............................................................................................................................  


Metodologiari bere osotasunean aplikatzen zaizkion hainbat oinarrizko printzipio proposatzen dira. Aipatu printzipio horiek prozesuan, egiteko moduan eta enpresak ezarriko dituen neurrien garapenean eragina eduki behar dute. Garrantzitsua da printzipio horiek partekatzea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek behar bezala ulertzea.


  • Pertsonei eta horien eskubideetara eta betebeharretara zuzenduta: metodologian zehar garatuko diren ekintza eta hartuko diren erabaki guztiek pertsonen itxaropenak betetzea izan behar dute helburu, bizitzaren zaintzaren eta jasangarritasunaren arloetan. Pertsona horien inplikazio aktiboa funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar.


  • Erabilgarritasuna: metodologia ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoek eta baliabideek presente egon behar dute, egoera eta kopuru egokian eta nahikoan (tresnak, informazioa, prestakuntza, komunikazio-bideak, eta abar).


  • Erabilerraztasuna: prozesuan diseinatutako jarduera eta material guztiak, tresnak, jarraipen-txostenak, definitutako neurriak, komunikazioak eta abar, horien eraginpean egongo diren pertsona guztien eskura egongo dira, inolako diskriminaziorik gabe, eta, premien arabera, zentzu fisikoan (minusbaliotasuna duten pertsonak), geografikoan nahiz kulturalean (hizkuntza) sartzea bermatuko duten ekintza positiboak gehitu beharko dira.


  • Onargarritasuna: metodologiaren ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiek enpresa osatzen duten pertsonen eta metodologiaren eraginpean egongo diren pertsonen profilera egokitu beharko dute eraginkorki, eta pertsonen balioei erantzutea bermatuko da, bereziki genero- nahiz kultura-aniztasuna kontuan hartuta, esate baterako, mintzairaren erabileran edo elkarrizketa eta komunikaziorako bideei dagokienez.


  • Moldagarritasuna: ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiak malguak izango dira, metodologiaren aplikazioak aurrera egin ahala, testuinguruei erantzuteko.


  • Parte-hartzea eta inklusioa: pertsona guztiek, inolako diskriminaziorik gabe, hartuko dute parte aktiboki, libre eta probetxuz; pertsona horiek guztiek prozesuarekin bat egitea bultzatuko dugu, eta proiektuarekiko dituzten itxaropenak egokituko ditugu.


  • Komunikazioa eta elkarrizketa:: parte-hartzeak zentzua edukiko badu, informazioak une egokian eta hizkuntza eta formatu ulergarrian egon beharko du, kontuan hartuta genero, erlijio nahiz kultura-aniztasuna.


  • Gardentasuna: gardenak izan behar dugu erabakiak hartzeko prozeduran, informazioa eta jasotako datuak erabiltzeko moduan (nork, zertarako eta nola), kanpora ateratako komunikazioetan eta landutako ekintzetan.


  • Etengabeko hobekuntza eta berritzeko aukerak: metodologia aplikatzerakoan eta enpresak zehatuko dituen neurriak formulatzen eta garatzen lortutako emaitzak eta abiarazitako prozesuak ebaluatu beharko dira. Hori baliagarria izango da trabak eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, eta bizitzaren jasangarritasuneranzko ibilbidean gidatuko du enpresa.


  • Jasangarritasuna: prozesu osoan egiteko moduak inplikaturik dauden pertsonen kultura-balioekin eta balio etikoekin bateragarriak direla monitoreatu eta analizatu beharko dira, pertsona horiek onartzeko modukoak izan daitezen.


  • Materialtasuna: arreta jarri behar dugu gai garrantzitsu guztietan enpresak pertsonen eta horien ingurukoen bizitzaren jasangarritasunean eragina (zuzenekoa edo zeharkako) izan dezakeenean; eta alderantziz.