IKASI proiektu berritzailea eta aitzindaria da. Xedea du langileen gizarte arloko gaur egungo erronkekiko sentsibilizazioa, ezagutza sortzea eta inplikazioa lortzea enpresak eragin eta hobetu ditzakeen arloetan.

Hainbat erronka landu eta hobetu daitezke enpresa barnean: lanean berdintasunez jokatzea eta ez diskriminazioz; bizitzaren jasangarritasuna; parte-hartzea eta elkarrizketa enpresetan; gizarte berrikuntza eta barne-ekintzailetasuna¬Ö

Enpresa barnean eta neurrira egindako banakako eta taldeko ikasketa dinamiken bitartez, langileak irtenbideen parte aktiboa izan daitezke.

   

 


Metodologiari bere osotasunean aplikatzen zaizkion hainbat oinarrizko printzipio proposatzen dira. Aipatu printzipio horiek prozesuan, egiteko moduan eta enpresak ezarriko dituen neurrien garapenean eragina eduki behar dute. Garrantzitsua da printzipio horiek partekatzea, eta proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek behar bezala ulertzea.


  • Pertsonei eta horien eskubideetara eta betebeharretara zuzenduta: metodologian zehar garatuko diren ekintza eta hartuko diren erabaki guztiek pertsonen itxaropenak betetzea izan behar dute helburu, bizitzaren zaintzaren eta jasangarritasunaren arloetan. Pertsona horien inplikazio aktiboa funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar.


  • Erabilgarritasuna: metodologia ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoek eta baliabideek presente egon behar dute, egoera eta kopuru egokian eta nahikoan (tresnak, informazioa, prestakuntza, komunikazio-bideak, eta abar).


  • Erabilerraztasuna: prozesuan diseinatutako jarduera eta material guztiak, tresnak, jarraipen-txostenak, definitutako neurriak, komunikazioak eta abar, horien eraginpean egongo diren pertsona guztien eskura egongo dira, inolako diskriminaziorik gabe, eta, premien arabera, zentzu fisikoan (minusbaliotasuna duten pertsonak), geografikoan nahiz kulturalean (hizkuntza) sartzea bermatuko duten ekintza positiboak gehitu beharko dira.


  • Onargarritasuna: metodologiaren ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiek enpresa osatzen duten pertsonen eta metodologiaren eraginpean egongo diren pertsonen profilera egokitu beharko dute eraginkorki, eta pertsonen balioei erantzutea bermatuko da, bereziki genero- nahiz kultura-aniztasuna kontuan hartuta, esate baterako, mintzairaren erabileran edo elkarrizketa eta komunikaziorako bideei dagokienez.


  • Moldagarritasuna: ezarpenean diseinatutako jarduera eta material guztiak malguak izango dira, metodologiaren aplikazioak aurrera egin ahala, testuinguruei erantzuteko.


  • Parte-hartzea eta inklusioa: pertsona guztiek, inolako diskriminaziorik gabe, hartuko dute parte aktiboki, libre eta probetxuz; pertsona horiek guztiek prozesuarekin bat egitea bultzatuko dugu, eta proiektuarekiko dituzten itxaropenak egokituko ditugu.


  • Komunikazioa eta elkarrizketa:: parte-hartzeak zentzua edukiko badu, informazioak une egokian eta hizkuntza eta formatu ulergarrian egon beharko du, kontuan hartuta genero, erlijio nahiz kultura-aniztasuna.


  • Gardentasuna: gardenak izan behar dugu erabakiak hartzeko prozeduran, informazioa eta jasotako datuak erabiltzeko moduan (nork, zertarako eta nola), kanpora ateratako komunikazioetan eta landutako ekintzetan.


  • Etengabeko hobekuntza eta berritzeko aukerak: metodologia aplikatzerakoan eta enpresak zehatuko dituen neurriak formulatzen eta garatzen lortutako emaitzak eta abiarazitako prozesuak ebaluatu beharko dira. Hori baliagarria izango da trabak eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, eta bizitzaren jasangarritasuneranzko ibilbidean gidatuko du enpresa.


  • Jasangarritasuna: prozesu osoan egiteko moduak inplikaturik dauden pertsonen kultura-balioekin eta balio etikoekin bateragarriak direla monitoreatu eta analizatu beharko dira, pertsona horiek onartzeko modukoak izan daitezen.


  • Materialtasuna: arreta jarri behar dugu gai garrantzitsu guztietan enpresak pertsonen eta horien ingurukoen bizitzaren jasangarritasunean eragina (zuzenekoa edo zeharkako) izan dezakeenean; eta alderantziz.