Ekoizpenean balioa ematen zaion horretatik kanpo makina bat giza jarduera dago. Pertsonen egunerokotasunaren zati dira jarduera horiek, eta, zalantzarik gabe, jasangarritasunerako eta bizitza duinaz eta beteaz gozatzeko funtsezkoak dira.

Hori dela-eta, ezinbestekoa dugu bizitzaren zaintzan eta jasangarritasunean oinarrizkoak diren lanak identifikatzeaz eta bistaratzeaz hitz egitea (orain arte balorazio ekonomikorik eta gizartearen aintzatespenik ez duten lanak), eta arreta jartzea lan horiek egiten diren gizarte-esparruan eta gauzatzen laguntzen duten ingurunean.

Horretarako, metodologiak, 5 fasetan egituratuta, prozesua nola garatu erakusten duten jarraibideak ematen ditu, eta jarduerak burutzea erraztuko duten hainbat tresna eta dinamika eskaintzen ditu.