Proiektu honen helburua da pertsonen bizitzaren jasangarritasunaren inguruan enpresen gizarte-erantzukidetasuna bultzatzea.

Enpresek eraldaketarako ahalmen handia dute, eta aukera handia beren enpresa jardueraren eta langileen eta horien ingurukoen oinarrizko garapen premiak asetzearen arteko oreka bultzatzeko.

Metodologia honen bidez, premia horiek eta enpresaren helburuak lerrokatzen ditugu, xedea izanik, guztion artean,bizitzaren jasangarritasunarekiko enpresaren eragina beti positiboa izatea lortzea.